lunes, 18 de febrero de 2008

Emakume indiarrak Biterin

Calcuta Ondoan ONGak emakume indiarren inguruan erakusketa antolatu du Biteriko pasiloetan. Erakusketa otsailaren 11n jarri zuten, eta 29 arte egongo da ikusgai. Horrez gain, hitzaldia antolatu dute ere, Biterin, otsailaren 19an, asteartea, 19:30ean.

Bide batez gogorarazten dizuegu asteazken honetan, otsailak 20, Kontseiluaren bilera egongo dela, arratsaldeko 20:00etan Biterin.

*********************
La ONG Calcuta Ondoan ha organizado una exposición en los pasillos de Biteri hasta el 29 de Febrero. Además, el el 19 de febrero, martes, a las 19:30 ofrecerán una charla en Biteri.

Os recordamos también la fecha de la siguiente reunión del Consejo: 20 de febrero a las 20:00 en Biteri.

miércoles, 6 de febrero de 2008

Otsailaren 16an, denok manifara!!!


ABORTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE KALERA!!
LA MUJERES DECIDIMOS

Otsailak 16 de febrero
Manifestazioa
Iruñea 17:30

Manifara joateko autobusak antolatzen ari dira Plazandreok-ekoak Donostiatik.
Interesatuta bazaude, email bat bidali (plazandreok[a bildua]gmail.com) edo deitu telefono honetara 616.007.370 (Agurtza)

Plazandreok está organizando autobuses para ir a la mani desde Donostia.
Si estás interesada, mandanos un mail (plazandreok[arroba]gmail.com) o llama al telefono indicado arriba.

AUTOBUSA:

Ordua/hora: 15.30
Lekua/Lugar: Pio XII-Amara Plaza
Izena emateko epea/Plazo para apuntarse: Otsailak 13 de febrero.

ANIMA ZAITEZ!!!

miércoles, 30 de enero de 2008

'Ikustezina ikusten ikasten' emanaldia larunbatean Sandiusterrin

Ikustezina ikusten ikasten

IKUSTEZINA IKUSTEN IKASTEN

Noiz: Otsailaren 2an, larunbata, arratsaldeko 7etan.
Non: Sandiusterri Aretoan, Hernanin
Zer: “Ikustezina ikusten ikasten” emanaldia, hitzak eta hotsak.
Partehartzaileak: Amaia-Aimarren senitartekoak, lagunak eta Ornitorrinkus (Judith Montero, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia).
Antolatzaileak: Berdintasun Kontseilua, Herne Neska Taldea Berdintasun Saila-Hernaniko Udala eta Zinegoak.

Informazio gehiago:

Zinegoak 08: Bilboko Gay, Lesbo, Trans 5. Nazioarteko Zinemaldia ospatu berri da urtarrilaren 21etik 27ra. Aurten, Hernanin ere 2 film dokumental emango dira:

· The Birthday. 63’. Holanda, 2006. Zuzendariak: Negin Kianfar & Daisy Mohr.
· Vestido Negro. 12’. España, 2007. Zuzendaria: Sergi Pérez

Horren harira, Amaia-Aimarren borroka gogoratu eta eskertu nahi dugu. Oraindik ere, gure gizarteak arazo asko eta latzak sortarazten dizkie transexualei, normaltzat jotzen denetik at egoteagatik. Joera sexualetan aurrerapausoak eman badira ere, gizon eta emakume kategorietatik haratago geure burua eta, batez ere, besteena ulertzea oraindik ere zaila egiten zaigu. Gizontasuna eta emakumetasuna kaxa itxiak dira eta jendarteak horietako bat, bakarra, esleitzen digu jaiotzean ditugun genitalen interpretazioa dela medio.

Honen aurrean, ozenki aldarrikatu nahi dugu norberak nahi duen modukoa izateko eskubidea.
Berak zioen moduan, “Amaia eta Aimar izenak agertzea nahiko nuke, bi hauetaz bainago osatua.”


APRENDIENDO A VER LO INVISIBLE

Cuándo: 2 de febrero, sábado, a las 19.00
Dónde: Sala Sandiusterri, Hernani
Qué: “ Aprendiendo a ver lo invisible” acto con música y lecturas
Participan: familia y amistades de Amaia-Aimar y Ornitorrinkus (Judith Montero, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia)
Organizan: Consejo de Igualdad, Área de Igualdad del Ayuntamiento de Hernani, Herne Neska Taldea y Zinegoak.

Más información:

El 5º Festival Internacional de Cine Gay-Lesbo-Trans de Bilbao Zinegoak 08 ha tenido lugar este año entre el 21 y el 27 de enero. Dentro de la sección “Zinegoak Extension” se proyectarán dos documentales sobre transexulidad en Hernani:

· The Birthday. 63’. Holanda, 2006. Dirección: Negin Kianfar & Daisy Mohr.
· Vestido Negro. 12’. España, 2007. Dirección: Sergi Pérez.

Por este motivo, queremos recordar y agradecer la lucha de Amaia-Aimar. Todavía hoy, nuestra sociedad discrimina a las personas transexuales por estar fuera de lo que se considera “normalidad”. Aunque en la aceptación de las diferentes preferencias sexuales se han dado pasos en los últimos años, aún hoy se nos hace difícil entender, en nosotros mismos y sobre todo en los demás, aquello que está más allá de la categoría de hombre o de mujer. La masculinidad y la feminidad son cajas cerradas y la sociedad nos adjudica una de ellas, sólo una, según la interpretación que se haga de nuestros genitales al nacer.

Ante esto, queremos revindicar en voz alta el derecho de cada persona a ser como quiera ser. Como ella/él decía, “Me gustaría que aparecieran ambos nombres, Amaia y Aimar, porque por ambos estoy formada/o”.

lunes, 14 de enero de 2008

Kale antzerkiko argazkiak

Pasa den abenduaren 22an kale antzerkia izan zen Hernaniko kaxkoan zainketa eta etxeko lanak gizon eta emakumeen artean banatzeko beharraren inguruan. Antzerkia Kontu Kantoi taldekoek prestatu zuten beste lagun batzuen laguntzarekin, eta oso ondo atera zen. Gabonetako erosketak zirela eta Hernaniko kaxkoa jendez gainezka zegoen, eta asko izan ziren antzerkiaren atzetik joan zirenak, den-dena ikusi nahian. Hemen jarri ditugu antzerkiaren une ezberdinetako hainbat argazki.

Kale antzerkia udaletxeko arkupetan

Kale nausia

Kale antzerkia Hernaniko kaxkoan

Kale antzerkia, azaroak 22

Kale antzerkia Plaza Berrin

jueves, 20 de diciembre de 2007

Afrikaren kontzertuaren bideo eta argazkiak

Pasa de azaroak 25ean (emakumeekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna), Hernaniko Berdintasun Kontseiluak eta udaleko Berdintasun Arloak Afrika Sound-Systemaren kontzertua antolatu zuten Atsegindegi plazan. Hotz izugarria egin zuen egun hartan, baina giroa beroa izan zen. Hona hemen ekitaldiaren argazki eta bideoak:

El pasado 25 de noviembre (día internacional contra la violencia hacia las mujeres), el Consejo de Igualdad y el área de igualdad del ayuntamiento organizaron el concierto de Afrika Sound-System en la plaza Atsegindegi. Ere día hizo mucho frío, pero nos calentamos bailando los ritmos soul y reggae de Afrika. Aquí tenéis las fotos y el video del concierto:



Kontzertuaren kartela... dotorea! :)

Afrika Bibang-en kontzertua

Afrika Bibang-en kontzertua

miércoles, 19 de diciembre de 2007

Kale antzerkia Kontu Kantoi klown taldearekin

KALE ANTZERKIA PLAZA BERRIN

Hernaniko Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak adin guztietako herritarrak gonbidatu nahi ditu antolatu duen kale antzerkira. Antzezlana hurrengo larunbatean, abenduaren 22an, goizeko 12:30ean egingo da Plaza Berritik abiatuta.

Antzerkia Kontu Kantoi Taldeak zuzenduko du eta bere helburua da zaintza eta etxeko lanak banatzerakoan sortzen diren arazoak ikustaraztea. Gizonen eta emakumeen rolak zeintzuk diren erakutsiko dute, gaiaren inguruan sentsibilizazioa areagotzeko. Horrela, Klown klabean prestatutako eta umorez betetako antzerki-lan honek erantzunkizunen banaketak daukan garrantzia azpimarratu nahi du.

TEATRO DE CALLE EN PLAZA BERRIA

El departamento de Igualdad y el Consejo de Igualdad han organizado un teatro de calle al que invitan a toda la ciudadanía, con independencia de la edad que tengan. La obra se representará el sábado 22 de diciembre a las 12:30 del mediodía, partiendo de Plaza Berria.

La obra está dirigida por el grupo Kontu Kantoi y tiene como objetivo reflejar los conflictos que se producen en el reparto de las tareas del hogar y del cuidado. Pretende mostrar además además los roles más comunes tanto de mujeres como de hombres, con el fin de sensibilizar sobre este aspecto. De esta manera, la obra incide en la importancia que tiene el reparto de estas responsabilidades, todo ello en clave de clown y valiéndose del humor.

jueves, 1 de noviembre de 2007

"Gizonak zainketa eta etxeko lanekin goxatzen" argazki lehiaketa

Azken urteetan gure gizartean dagoen zaintzarako beharra asko handitu da. Kasu gehienetan emakumeak zaintzera behartuta daude, ardura "natural" bat izango balitz bezala, gizonek ez dutelako ardura hori hartzen eta ez dagoelako nahikoa zerbitzu publikorik.

Batzuetan familiak ez dira egoeraz arduratzen eta zaintza lanaren banaketa negoziatzea zaila izaten da. Egoera honi aurre egiteko beharrezkoa da, besteak beste, gizonak egoera honetaz jabetzea eta dagokien ardurak euren gain hartzea.

Horregatik, argazkietan gizonak agertu behar dira zainketa eta etxeko lanak egiten irudi horiek zabaltzeko ekintza positibo bezala, oraindik ere, gure eguneroko bizitzan ezohizkoak direlako. Helburua da gizonek beldurra edo lotsa galtzea eta norbere burua edo besteena zaintzeak dakartzan alde onetaz ohartzea. Horrela, erakutsi nahi dugu zaintza eta etxeko lanak ez direla bakarrik emakumeen ardura.

Argazkiekin batera azalpen laburrak (titulua, argazki oina...) eransteko aukera emango da, argazkien edukia azaldu eta gaiaren inguruko hausnarketak egingo dituzten azalpenak alegia.


Partaideak

Partaide bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez dezake. Lehiaketan edozein adineko emakume eta gizonek parte har dezakete lau kategoria hauetan:

1. Kategoria: 17 urte arte
2. Kategoria: 18-30 urte
3. Kategoria: 31-54 urte
4. Kategoria: 55 urtetik gora


Baldintzak
  • Argazkietan gizonak agertzea etxeko lanak egiten edo besteak zaintzen, hau da, tradizionalki emakumeek egin izan dituzten lanetan.
  • Argazkiak paperean nahiz formatu digitalean aurkez daitezke. Formatu digitalean aurkeztutakoek, 300 ppp-ko erresoluzioa izan beharko dute eta neurria ezin daiteke 300x210mm baino txikiagoa izan.
  • Argazki paperean egindakoak, gehienez, A3 neurria edukitzea.
  • Titulua, hausnarketa edo argazki oina erantsi nahi izanez gero, aparteko dokumentuan aurkeztu behar da argazkiekin batera.

Sariak

Kategori bakoitzeko hiru argazki finalistek sari bana jasoko dute. Sariak hauek izango dira:
  • 1. saria: 300 €
  • 2. saria: 200 €
  • 3. saria: 100 €
Aurkeztutako 12 argazkiekin Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak 2008 urteko egutegia egingo du, argazkilarien izenekin eta argazki oinarekin. Epaimahaiak aukeratutako argazkiekin erakusketa bat egingo da.


Epaimahaia

Berdintasun arloko zinegotzia, Berdintasun teknikaria, Gizon Taldeko kide bat, Berdintasun Kontseiluko kide bat, argazkilari bat.


Argazkiak aurkezteko lekua eta epea

Epea: 2007ko azaroaren 21.

Lekua: Hernani Udaletxeko Erregistroan (Gudarien plaza, 1)

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Emailez bidaltzekotan: argazkilehiaketa@gmail.com


Ebazpena


Sariak: 2007.11.29

Ordua: 19:00

Lekua: Biteri Kultur Etxean

Erakusketak: Biteri Kultur Etxean: 2007.11.29 - 2007.12.15 eta Goiz Eguzki Bilgune Sozialean: 2007.12.19 - 2008.01.09


Irizpideak
  • Gizonezkoek zainketa eta etxeko lanetan aritzeak dakarren onura eta aberasgarritasuna ondo islatzea.
  • Tiuluak, hausnarketak edo argazki oinak irudiaren mezua osatzea.

Argibide gehiagorako

Oinarri osoak Udaleko web orrian www.hernani.net

Udaletxeko Erregistroan: 9:00etatik 13:00etara

Berdintasun Arloa: 943 33 43 04


Oinarri osoak



Foiletoa