jueves, 1 de noviembre de 2007

"Gizonak zainketa eta etxeko lanekin goxatzen" argazki lehiaketa

Azken urteetan gure gizartean dagoen zaintzarako beharra asko handitu da. Kasu gehienetan emakumeak zaintzera behartuta daude, ardura "natural" bat izango balitz bezala, gizonek ez dutelako ardura hori hartzen eta ez dagoelako nahikoa zerbitzu publikorik.

Batzuetan familiak ez dira egoeraz arduratzen eta zaintza lanaren banaketa negoziatzea zaila izaten da. Egoera honi aurre egiteko beharrezkoa da, besteak beste, gizonak egoera honetaz jabetzea eta dagokien ardurak euren gain hartzea.

Horregatik, argazkietan gizonak agertu behar dira zainketa eta etxeko lanak egiten irudi horiek zabaltzeko ekintza positibo bezala, oraindik ere, gure eguneroko bizitzan ezohizkoak direlako. Helburua da gizonek beldurra edo lotsa galtzea eta norbere burua edo besteena zaintzeak dakartzan alde onetaz ohartzea. Horrela, erakutsi nahi dugu zaintza eta etxeko lanak ez direla bakarrik emakumeen ardura.

Argazkiekin batera azalpen laburrak (titulua, argazki oina...) eransteko aukera emango da, argazkien edukia azaldu eta gaiaren inguruko hausnarketak egingo dituzten azalpenak alegia.


Partaideak

Partaide bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez dezake. Lehiaketan edozein adineko emakume eta gizonek parte har dezakete lau kategoria hauetan:

1. Kategoria: 17 urte arte
2. Kategoria: 18-30 urte
3. Kategoria: 31-54 urte
4. Kategoria: 55 urtetik gora


Baldintzak
  • Argazkietan gizonak agertzea etxeko lanak egiten edo besteak zaintzen, hau da, tradizionalki emakumeek egin izan dituzten lanetan.
  • Argazkiak paperean nahiz formatu digitalean aurkez daitezke. Formatu digitalean aurkeztutakoek, 300 ppp-ko erresoluzioa izan beharko dute eta neurria ezin daiteke 300x210mm baino txikiagoa izan.
  • Argazki paperean egindakoak, gehienez, A3 neurria edukitzea.
  • Titulua, hausnarketa edo argazki oina erantsi nahi izanez gero, aparteko dokumentuan aurkeztu behar da argazkiekin batera.

Sariak

Kategori bakoitzeko hiru argazki finalistek sari bana jasoko dute. Sariak hauek izango dira:
  • 1. saria: 300 €
  • 2. saria: 200 €
  • 3. saria: 100 €
Aurkeztutako 12 argazkiekin Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak 2008 urteko egutegia egingo du, argazkilarien izenekin eta argazki oinarekin. Epaimahaiak aukeratutako argazkiekin erakusketa bat egingo da.


Epaimahaia

Berdintasun arloko zinegotzia, Berdintasun teknikaria, Gizon Taldeko kide bat, Berdintasun Kontseiluko kide bat, argazkilari bat.


Argazkiak aurkezteko lekua eta epea

Epea: 2007ko azaroaren 21.

Lekua: Hernani Udaletxeko Erregistroan (Gudarien plaza, 1)

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Emailez bidaltzekotan: argazkilehiaketa@gmail.com


Ebazpena


Sariak: 2007.11.29

Ordua: 19:00

Lekua: Biteri Kultur Etxean

Erakusketak: Biteri Kultur Etxean: 2007.11.29 - 2007.12.15 eta Goiz Eguzki Bilgune Sozialean: 2007.12.19 - 2008.01.09


Irizpideak
  • Gizonezkoek zainketa eta etxeko lanetan aritzeak dakarren onura eta aberasgarritasuna ondo islatzea.
  • Tiuluak, hausnarketak edo argazki oinak irudiaren mezua osatzea.

Argibide gehiagorako

Oinarri osoak Udaleko web orrian www.hernani.net

Udaletxeko Erregistroan: 9:00etatik 13:00etara

Berdintasun Arloa: 943 33 43 04


Oinarri osoak



Foiletoa