miércoles, 30 de enero de 2008

'Ikustezina ikusten ikasten' emanaldia larunbatean Sandiusterrin

Ikustezina ikusten ikasten

IKUSTEZINA IKUSTEN IKASTEN

Noiz: Otsailaren 2an, larunbata, arratsaldeko 7etan.
Non: Sandiusterri Aretoan, Hernanin
Zer: “Ikustezina ikusten ikasten” emanaldia, hitzak eta hotsak.
Partehartzaileak: Amaia-Aimarren senitartekoak, lagunak eta Ornitorrinkus (Judith Montero, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia).
Antolatzaileak: Berdintasun Kontseilua, Herne Neska Taldea Berdintasun Saila-Hernaniko Udala eta Zinegoak.

Informazio gehiago:

Zinegoak 08: Bilboko Gay, Lesbo, Trans 5. Nazioarteko Zinemaldia ospatu berri da urtarrilaren 21etik 27ra. Aurten, Hernanin ere 2 film dokumental emango dira:

· The Birthday. 63’. Holanda, 2006. Zuzendariak: Negin Kianfar & Daisy Mohr.
· Vestido Negro. 12’. España, 2007. Zuzendaria: Sergi Pérez

Horren harira, Amaia-Aimarren borroka gogoratu eta eskertu nahi dugu. Oraindik ere, gure gizarteak arazo asko eta latzak sortarazten dizkie transexualei, normaltzat jotzen denetik at egoteagatik. Joera sexualetan aurrerapausoak eman badira ere, gizon eta emakume kategorietatik haratago geure burua eta, batez ere, besteena ulertzea oraindik ere zaila egiten zaigu. Gizontasuna eta emakumetasuna kaxa itxiak dira eta jendarteak horietako bat, bakarra, esleitzen digu jaiotzean ditugun genitalen interpretazioa dela medio.

Honen aurrean, ozenki aldarrikatu nahi dugu norberak nahi duen modukoa izateko eskubidea.
Berak zioen moduan, “Amaia eta Aimar izenak agertzea nahiko nuke, bi hauetaz bainago osatua.”


APRENDIENDO A VER LO INVISIBLE

Cuándo: 2 de febrero, sábado, a las 19.00
Dónde: Sala Sandiusterri, Hernani
Qué: “ Aprendiendo a ver lo invisible” acto con música y lecturas
Participan: familia y amistades de Amaia-Aimar y Ornitorrinkus (Judith Montero, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia)
Organizan: Consejo de Igualdad, Área de Igualdad del Ayuntamiento de Hernani, Herne Neska Taldea y Zinegoak.

Más información:

El 5º Festival Internacional de Cine Gay-Lesbo-Trans de Bilbao Zinegoak 08 ha tenido lugar este año entre el 21 y el 27 de enero. Dentro de la sección “Zinegoak Extension” se proyectarán dos documentales sobre transexulidad en Hernani:

· The Birthday. 63’. Holanda, 2006. Dirección: Negin Kianfar & Daisy Mohr.
· Vestido Negro. 12’. España, 2007. Dirección: Sergi Pérez.

Por este motivo, queremos recordar y agradecer la lucha de Amaia-Aimar. Todavía hoy, nuestra sociedad discrimina a las personas transexuales por estar fuera de lo que se considera “normalidad”. Aunque en la aceptación de las diferentes preferencias sexuales se han dado pasos en los últimos años, aún hoy se nos hace difícil entender, en nosotros mismos y sobre todo en los demás, aquello que está más allá de la categoría de hombre o de mujer. La masculinidad y la feminidad son cajas cerradas y la sociedad nos adjudica una de ellas, sólo una, según la interpretación que se haga de nuestros genitales al nacer.

Ante esto, queremos revindicar en voz alta el derecho de cada persona a ser como quiera ser. Como ella/él decía, “Me gustaría que aparecieran ambos nombres, Amaia y Aimar, porque por ambos estoy formada/o”.

lunes, 14 de enero de 2008

Kale antzerkiko argazkiak

Pasa den abenduaren 22an kale antzerkia izan zen Hernaniko kaxkoan zainketa eta etxeko lanak gizon eta emakumeen artean banatzeko beharraren inguruan. Antzerkia Kontu Kantoi taldekoek prestatu zuten beste lagun batzuen laguntzarekin, eta oso ondo atera zen. Gabonetako erosketak zirela eta Hernaniko kaxkoa jendez gainezka zegoen, eta asko izan ziren antzerkiaren atzetik joan zirenak, den-dena ikusi nahian. Hemen jarri ditugu antzerkiaren une ezberdinetako hainbat argazki.

Kale antzerkia udaletxeko arkupetan

Kale nausia

Kale antzerkia Hernaniko kaxkoan

Kale antzerkia, azaroak 22

Kale antzerkia Plaza Berrin