
Aurten hirugarren urtea da Hernaniko Emakumeentzako Jabetze Eskolarentzat. Zergatik ikusten dugu halako estola edo espazio baten beharra? Historikoki emakumeei presentzia, eskubideak eta gaitasuna ikatu izan dien antolaketa sozialaren ondorio da egun bizi dugun egoera. Horretaz jabetzeko, batera eta bestera begiratu besterik ez dago: gure kaleen izenak, eskoletako liburuak, enpresa zein politika buruen bilerak, enplegu eta soldaten inguruko datuak, hainbat menpekotasun harreman, gure nahiei erantzun bearrean besteen nahi eta beharrei erne egotea… Urteetan ukatutako eskubide eta espazioa pixkanaka berreskuratzen ari bagara ere, oraindik zeregin handia dagüela uste dugu.
Egoera aldatzeko funtsezko agenteak emakumeak izan garela eta izango garela uste dugu, nahiz eta gizonezkoen parte hartzea eta elkarlana ere garrantzitsuak izan oso, jakina. Horretan ikusten dugu estola honen egitekoa: emakumeok gure historia ezagutu behar dugu, aldaketa honen eragile nagusia izan den feminismoaren berri izan, eremu publikotik kanpo egoteagatik gutxiago landu ditugun baliabide eta tresnez jabetu, historian izan diren eta gaur egun ere badiren hainbat emakume artista, idazle, sortzaile eta borrokalari ezagutu…
Horregatik ikusten dugu espazio honen premia. Bidaia gustagarri hau gurekin egitea proposatzen dizuegu, ezagutza eta eskarmentua elkartrukatuz. Earki pasako deu!
1. ANTZERKIA: KALE GUZTIAK ANDREKALE!
Irakaslea: Josune Montón Gorostegi
Hizkuntza: euskara edota gaztelania
Eguna: astelehena
Ordutegia: 18:00-21:00
Hasiera eguna: urriaren 13an
Iraupena: 50 ordu
Matrikula: 30 euro
Gure buruarekin eta gorputzarekin bat egiteko tailerra. Gure burlaren eta taldearen burutapen, muga eta ahalmenekin esperimentatzeko espazio bat sortu nahi dugu. Kale antzerki ikuskizun bat sortuko du taldeak, horixe baita egin nahi duguna. Gure gorputza eta ahotsa garrantzitsuak direlako, bistaratu egingo ditugu, eta kalean geureganatu.
2. LITERATURA ETA EMAKUMEAK
Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre
Hizkuntza: gaztelania
Eguna: hil bakoitzaren 2. eta 4. osteguna
Ordutegia: 19:00-21:00
Hasiera eguna: urriaren 9ª
Iraupena: 30 ordu
Matrikula: 30 euro
Emakumezkoen literatur tradizioa, gaiak, emakume idazleek garai bakoitzeko kultura nagusiarekin zituzten hartu-emanak eta kultura horren erasoari nola egin zioten aurre. Hori guztia ezagutzeak irakurle hobeak izaten laguntzen digu. Ez ditugu soilik igartako garaiak ezagutuko: garaikideak diren emakume idazleen egitekoa hobeto ulertzen lagunduko digu. Defentsa da… eta gozamena.
3. HISTORIAREN FEMINISMOAK HAN ETA HEMEN
Irakasleak: Maider Zilbeti Perez, Edurne Epelde Pagola, Miren Araguren Etxarte
Hizkuntza: euskara
Eguna: asteartea
Ordutegia: 19:00-21:00
Hasiera eguna: urriaren 7ª
Iraupena: 20 ordu
Matrikula: 15 euro
Inork gutxi jarrito luke zalantzan emakumeen eskaerek eta aurrerapausoek ekarri dutela azken hamarkadetako aldaketa social garrantzitsuenetako bat. Hala ere, ezer gutxi irakatsi digute eskoletan, hainbeste zor diegun emakume feminista haiei buruz, ez ditugu haien izenak ezagutzen, ezta haien borroka eta aldarrikapenak ere. Ahaztu egiten dugu, gaur kasik berezkotzat ditugun eskubide eta eremuak zein berriki lortu ditugun eta borroka zail baten ondorio izan direla. Estola honetan hutsune hori bete nahi dugu eta historian izan diren mugimendu feministen berri izan, haien protagonistak eta aldarrikapenak ezagutu. Horretarako, han eta hemen ibiliko gara, irakurriz, hitz eginez, entzunez eta ikusiz. Gure inguruan emakumeen mugimendu hau nola eta zein aldarrikapenen inguruan antolatu den ezagutzeko aukera ere izango dugu.
4. TXANOGORRITXUREN SEDUKZIOA
Irakaslea: Clara Perez Wolfram
Hizkuntza: euskara
Noiz: urriak 31 (18:00-21:00) eta azaroak 1 (10:00-13:00, 15:00-18:00)
Iraupena: 9 ordu
Matrikula: 6 euro
Tailer honetan bakoitzak dugun seduzitzeko eta gozatzeko modu pertsonala landuko dugu. Ez gara txanogorritxu inozoak, ezta otserne beldurgarriak ere, baina edozertan jolas gaitezke. Tailer honetan seduzitzeko geure modua bilatuko dugu, sexu estereotipoak baztertuz eta gure gorputzaren sentipena jarraituz.
Erotismo eredu nagusian emakumeok otsoen desio objetu gisa agertzen gara, besteen plazerrerako sortutako gorputzak. Eredu honetaz askatzeko, seduzitzeko hizkuntza propioa bilatuko dugu, sedukzioaren elementuak eta mezuak aztertuz; gu baikara gure gorputzaren jabe, guk baitugu jolasteko gogoa.
ARGIBIDEAK:
Ikastaro guztiak Biteri Kultur Etxean izango dira.
Ikasturtearen aurkezpen kontzertua: Irailaren 13an, larunbata, 22:30ean Leoka labaderoan
KREDITUAK
EHUko ikasleek eta HUHEZIko Ikus-entzunezko Komunikazio zein Irakasle ikasketetako ikasleek, aukera askeko kredituak escurra ditzakete ikastaroak eginez gero
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA
Udal Berdintasun Arloa
Sandiusterri 1, behea
943 337917 943 336802
No hay comentarios:
Publicar un comentario